Gaur egun 15 eta 19 urte arteko 330 bat ikasle inguru dituzte, hiru arlo desberdinetan espezializatzen dituztelarik; mekatronika, automatizazioa eta mekanizatua.
Ikasleak lanean ikusteko aukera izan genuen. Gure ikasenpresaren antzeko proiektu batean lanean ari ziren. Ekintzailetza lantzeko, arazoak dituen enpresa fiktizio bat aurkezten die irakasleak, departamentuetan antolatuta arazoei irtenbideak bilatzen saiatu eta denen artean eztabaidatu behar dituzte. Momentu horietako bat ikusteko aukera izan genuen atzo.
Ikastetxe honek lankidetza harremanak ditu nazioarteko enpresa desberdinekin. Alde batetik, Festo alemaniarrak hidraulika eta pneumatikako zelula industrialak dohaintzan eman dizkiete. Horrela, irakasle eta ikasleek formakuntza praktikoa jasotzeko aukera dute.
Beste alde batetik, Peugeot frantziarrarekin ere harreman estuak dituzte, Bratislavatik 40km-tara fabrika dute eta automatizazio arloko bi zelula eman dizkiete, irakasle eta ikasleei formakuntza eskaini dielarik.
Lau urteko ikasketen ondoren ikasleen %50 lan mundura bideratzen da eta gainerakoa unibertsitatera joaten dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario